Kirolarekin
Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkartea (AFEDEGI) Eusko Jaurlaritzaren
Elkarte Erroldan AS/G/05297/1995 zenbakiarekin erregistratua dagoen irabazi-asmorik
gabeko erakundea da, eta egoitza Donostiako Anoeta pasealekua 5ean dauka.
Erakunde publikoen laguntzaz AFEDEGIk Gipuzkoako KIROL-BOLUNTARIOTZAri
babesa eta zerbitzua emateko bultzatu duen egitasmoa da KIROLAREKIN. Ondorioz,
Eusko Jaurlaritzak daraman Boluntariotzako Errolda Orokorrean 195-2005-G
zenbakiarekin inskribatua dago.
Gipuzkoako kirol jarduna eta kirol ekitaldiak antolatzen eta garatzen
laguntzea du egiteko nagusia, honako alderdi hauetan besteak beste: KIROL
BOLUNTARIOAK bildu, izendatu, prestatu, aseguratu eta sendotu.
Era berean, boluntarioen datu basearen kudeaketa eta mantenua darama,
eta horientzat dirua ez den bestelako ordainak eta onurak lortzeaz eta
administratzeaz arduratzen da akordio komertzialen bitartez.
|