Boluntarioen barne Estatutua

XEDAPEN OROKORRAK

1. Artikulua– AFEDEGI nortasun juridiko propioa duen elkartea da, 1995eko martxoaren 6an sortua, irabazteko asmorik gabea eta Euskal Autonomi Erkidegoko Elkarteen Erregistroan honako zenbakia duena: AS/G/05297/1995.

2. Artikulua– Guztiok egiteko egitasmo eta jarduerak garatzea da AFEDEGIren helburua, betiere 3/1998 Legearen eta bere Estatutuen arabera.

3. Artikulua– AFEDEGIko boluntarioak 17/1998 Euskal Herriko Boluntarioen Legeak arautuko ditu, bai eta Zuzendaritza Batzordeak onartutako Barne Estatutuek ere.

4. Artikulua– Boluntario izatea eta bazkide izatea bateragarriak dira, elkarte berean. Elkarte batean lan egiten dutenek, edota elkarte horrekin lan-harremanak, merkataritza-harremanak edo bestelako harremanak dituztenek ezingo dute lan hori egin eta aldi berean boluntario izan.

BOLUNTARIOAK HARTZEKO ETA EGOZTEKO IRIZPIDEAK.

5. Artikulua– Boluntario izateko adin nagusikoa izan behar da, gaitasun juridikoa eduki eta AFEDEGIk burutuko dituen egitasmoak eta betebeharrak hartzeko gaitasuna izan. Era berean, hamasei urteko gazte bat ere boluntario izan ahal da, baldin eta gurasoen edo tutoreen baimena badu edota burujabetu bada.

Egitasmo edo proiektuaren arabera, beharbada ezagutza teknikoak edo titulazio ofiziala edo pribatua beharko ditu.

Halaber, egitasmo jakin bat garatzeko gutxieneko gaitasun fisikoa eskatu ahal izango zaio.

6. Artikulua– Boluntarioak AFEDEGIn sar daitezke egitasmo edo proiektu baterako soilik edota egitasmo batzuetarako edota soilik aldi baterako.

7. Artikulua– AFEDEGIk honako kasuotan kendu ahal izango du boluntario egoera:

a. Estatutuak eta dagokion legeria begiratuta, bete beharrekoak bete ez dituenean.

b. Sartu ondoren, gaitasun tekniko edo/eta fisikorik eza ziurtatzen duenean, egiten ari diren edo egingo diren egitasmoak burutzeko.

c. AFEDEGIren giza helburuen aurkakoa egin duenean; AFEDEGIren aurkako edota bazkideen aurkako adierazpenak egin edo gutxiespenak kaleratu direnean.

8. Artikulua– Kanporatzea idatziz emango da jakitera, eta zehazki adieraziko dira horren zergatia edo zergatiak. Dena den, kanporatuak eskubidea du helegitea aurkezteko eta erabakiaren aurkako frogak aurkezteko, behin jakinarazpena hartu ondoren.

BOLUNTARIOEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

9. Artikulua– Boluntarioen eskubideak.
Honakoak dira boluntarioaren eskubideak:

a. Sartuko den organizazioan esku hartzea, haren helburuen, antolakuntzaren eta funtzionamenduaren informazioa jaso ondoren; gainera, organizazioaren barnean sortzen diren organoetan partaide izatea.

b. Esku hartuko duen programen diseinuan, lantzean, gauzatzean eta ebaluaketan partaide izatea, eta boluntarioa den aldetik, organizazioaren inguruko iritziak emateko aukera izatea.

c. Boluntario gisa egingo duen lanari dagokion laguntza teknikoa, formaziokoa eta giza laguntza jasotzea, eta zein ekintzatarako den egokiagoa ikusteko orientabidea jasotzea.

d. Boluntario jardunean bitartekoei eragindako kalte-galeren seguru baten bermea izatea, legeak ezartzen dituen ezaugarri eta diru-kopuruarekin.

e. Boluntario jardunean izandako gastuen ordaina jasotzea, boluntarioaren eta erakundearen artean hala erabaki bada eta akordioan aurreikusitako mugen barruan.

f. Gauzatu beharreko ekintzek ahalbidetzen duten neurrian, jarduera horiek ahalik eta gertuen egitea.

g. Tratu ez baztertzailea eta zuzena jasotzea, boluntarioaren askatasuna, duintasuna, intimitatea eta sinesmena aintzat hartuz.

h. Burutu beharreko ekintza beharrezko segurtasun eta higiene baldintzekin gauzatzea.

i. Gizarteari ematen dion ekarpena errespetatu eta aitortzea.

j. Aurrez esanda, boluntario izaerari libreki uztea.

k. Lege honetatik eta bestelako legeetatik boluntarioei dagokienez ondorioztatzen dena.


10. Artikulua
– Boluntarioen betebeharrak.

Honakoak dira boluntarioaren betebeharrak:

a. Ahal duen neurrian, sartzen den erakundea babestea, bertan parte hartuz.

b. Erakundearekin adostutako akordioak betetzea, helburuak eta araudia errespetatuz.

c. Bere gain utzitako eginkizunak arretaz burutzea eta erakundeko arduradunen aginduak betetzea.

d. Erakundeak aurreikusitako prestakuntza saioetan parte hartzea, ematen diren zerbitzuen kalitatea betetzeko.

e. Boluntario jardunean jasotako edo ezagututako informazioa isilean gordetzea.

f. Jarduera batean bere menpe duen jendearen eskubideak errespetatzea.

g. Boluntario txartela eta erakundearen ikurra era egokian erabiltzea.

h. Bere ardurapean jarritako baliabide materialak zaintzea.

i. Oro har, boluntario lana lege honen 4. artikuluak dioenaren arabera betetzea.

j. Boluntarioei dagokienez, lege honetatik eta bestelako legeetatik ondorioztatu daitezkeen betebeharrak.

k. Hartutako segurtasun eta higiene neurriak betetzea.

INFORMAZIOA, PARTE HARTZEA ETA LANKIDETZA.

11. Artikulua– AFEDEGIk idatziz emango die boluntarioei bere egitasmo eta proiektuen berri.

12. Artikulua
– Boluntarioek esku hartzen duten egitasmo eta proiektuen berri eman ahal izango dute, baita baloratu ere, txosten idatziak eginez.

13. Artikulua
– Boluntario guztiek eskubidea izango dute identifikatu eta lan egiteko eskubidea emango dien txartela edukitzeko.

14. Artikulua
– Boluntario guztiek eskatu ahal izango diote AFEDEGIri boluntario moduan hor burututako zerbitzuen berri emango duen agiria.

GASTUEN ORDAINA.

15. Artikulua– Euren lanak eragindako gastuak ordaintzeko eskubidea izango dute boluntarioek; horretarako, sinatu duen lan akordioak dioen moduan frogatu beharko ditu gastu horiek.

PARTE HARTZE AKORDIOA FORMALIZATZEA.

16. Artikulua– Boluntario guztiek sinatu beharko dute akordio zehatz bat, non azalduko den bakoitzak zein programatan edo zein proiektutan hartuko duen esku.

BOLUNTARIOEN ALTA ETA BAJA LIBURUA.

17. Artikulua– Boluntario guztien altak eta bajak liburu batean adieraziko dira; bestalde, AFEDEGIk hala egin ez badu, boluntario orok eska dezake bere alta edo baja liburuan adierazi dadila.

BOLUNTARIOEN BARNE ESTUTUAREN ALDAKETA.

18. Artikulua– Estatutu hau AFEDEGIk aldatu ahal izango du bere osotasunean edo atal batzuetan.

Edozein aldaketa gertatzen delarik ere, une horretan alta emanda dauden boluntarioei aldaketaren berri emango zaie.

 

 



AFEDEGIk

Indarrean dauden Datuak Babesteko Lege Organikoak eta Informazio Gizartearen nahiz Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzu Legeak ezarritakoa betetzen du