Kirolarekin

Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkartea (AFEDEGI) Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erroldan AS/G/05297/1995 zenbakiarekin erregistratua dagoen irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta egoitza Donostiako Anoeta pasealekua 5ean dauka.

Erakunde publikoen laguntzaz AFEDEGIk Gipuzkoako KIROL-BOLUNTARIOTZAri babesa eta zerbitzua emateko bultzatu duen egitasmoa da KIROLAREKIN. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak daraman Boluntariotzako Errolda Orokorrean 195-2005-G zenbakiarekin inskribatua dago.

Gipuzkoako kirol jarduna eta kirol ekitaldiak antolatzen eta garatzen laguntzea du egiteko nagusia, honako alderdi hauetan besteak beste: KIROL BOLUNTARIOAK bildu, izendatu, prestatu, aseguratu eta sendotu.

Era berean, boluntarioen datu basearen kudeaketa eta mantenua darama, eta horientzat dirua ez den bestelako ordainak eta onurak lortzeaz eta administratzeaz arduratzen da akordio komertzialen bitartez.



AFEDEGIk

Indarrean dauden Datuak Babesteko Lege Organikoak eta Informazio Gizartearen nahiz Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzu Legeak ezarritakoa betetzen du